Eguzkia ekarri zigun Arrateko Amak (argazki-bilduma)

Eguzkia ekarri zigun Arrateko Amak (argazki-bilduma)
2017/09/11 eta kitto!
Aurten eguzkia izan zen nagusi Arrateko Amaren egunean eta, horri esker,  Eibarko eta kanpoko jende mordoa animatu zen barixakuan Arratera igotzera. Bezperan herri-kirolak izan ziren protagonista eta, horrekin batera,  triki-poteoaren erritmora zabaldu zituzten txosnak. Flashmoba-ren ostean  herri-afaria egin zuten zelaian eta Kantabria jatetxeak, berriz, …eta kitto! Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen bertso afaria hartu zuen. Eta bezperako egitaraua ixteko, Eraso!, Arkada Social eta Skakeitan taldeek bata bestearen atzetik kontzertua eman zuten. Arrate egunean, betiko moduan, meza nagusiak, prozesioak eta Kezka dantza taldearen dantzek batu zuten jende gehien eguerdi aldera, arratsaldeko dantza solte txapelketarekin eta Luhartz taldearen dantzaldiarekin batera. Parranda luzatu nahi izan zuenak, bestalde, horretarako aukera izan zuen Woman Powah taldeak zelaian eskainitako saioari esker.
Atzo (domeka) Kofradixa eta Baserritar Jubilatuen eguna ospatu zen Arraten. Egitaraua goizetik abiatuko zen, 10:30ean Klub Deportibotik irten zen Simon Aldazabal XXI. Antxitxiketaldiarekin. Meza nagusia 11:00etan izango da, bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin eta, ondoren, prozesioa egin zuten, Usartza Txistulari Taldeak lagunduta. 12:00etan paella lehiaketa egin zuten. Jaia agurtzeko, 17:30etatik aurrera idi-probak jokatuko ziren probalekuan.

Argazkiak: http://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=arrateko-jaiak-2017