Eibar dantzaleku bihurtuko dute barixakuan, Dantzaren Nazioarteko Egunean

Eibar dantzaleku bihurtuko dute barixakuan, Dantzaren Nazioarteko Egunean
2022/04/26 eta kitto!
Dantzaren sustapenean diharduten elkarteek, taldeek eta eskolek elkarrekin ospatuko dute barixakuan, hilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna. Nola ez, dantza eginez ospatuko dute eguna eta, horretarako, herriko kaleak hartuko dituzte.

Barixaku arratsaldean zehar dantza ekitaldiak egongo dira Urkizun, Amañan, Errebalen eta Untzagan, Kaxa, Biraka, Ballet Eibarres, Os Galaicos, NeleDantza eta Kezkaren eskutik. Gainera, egunari errematea emateko, Parrapas taldeak erromeria eskainiko du.

Hona hemen egitaraua:

- Urkizu, 17:30etatik aurrera: Kaxa, Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Os Galaicos.

- Amaña, 17:30etatik aurrera: Ballet Eibarres eta Kaxa.

- Errebal, 18:00etatik aurrera: NeleDantza eta Ballet Eibarres.

- Untzaga, 18:30etatik aurrera: Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Kaxa.

- Untzaga, 20:15etatik aurrera erromeria Parrapas taldearekin.

 




dantzaren eguna

Kartelaren egileak: Marta Prol eta Naiara Sarasketa.

Bideoa: Marta Prol, ‘Zer da dantza?’