Eibarko jokalariak “Irakurtzea, primerakoa!” kanpainarekin bat

Eibarko jokalariak “Irakurtzea, primerakoa!” kanpainarekin bat
2016/04/21 eta kitto!
Udal Liburutegiak eta Eibar KE-k Irakurtzea, primerakoa! goiburuko kanpainari ekin diote, irakurketaren garrantzia azpimarratzeko asmoz eta, horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte: gaur 18:30ean Asier Riesgo eta Jon Ansotegi jokalariak liburutegian egongo dira, Klubaren 75. urteurrenaren inguruan Jesus Gutierrezek egindako liburua aurkezten eta liburutegiaren sorreraren 109. urteurrena ospatzen. Eta zapatuan, berriz, 12:00etan 75. urteurreneko liburua El Corte Inglesean (liburudenda sailean) aurkeztuko dute eta nahi duenak liburua %10eko deskontuarekin eta Kike Garciak eta Jaime Jimenezek sinatuta erosteko aukera izango du. Eta gauean, 22:05ean hasiko den partiduan, Liburuaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzen duen pankartarekin zelairatuko da hasierako hamaikakoa, "irakurtzearen garrantziari buruz umeak eta helduak kontzientziatzeko asmoz".