Eibar Igerixan-ek igeriketa sinkronizatua ere eskainiko du

Eibar Igerixan-ek igeriketa sinkronizatua ere eskainiko du
2018/10/02 07:39
eta kitto!
Zapatuan ekingo diete modalitate berri horretako entrenamendu-saioei Eibarko Igerixan taldekoek. Orbeako kiroldegian izango dira saio horiek, eguerdiko 12:30ean, eta igeriketa artistikoa edo sinkronizatua praktikatzeko igela maila izan beharko da gutxienez.Izena emateko, interesatuek eibarigerixan@gmail.com helbidera jo dezakete edo, bestela, 688 610 620 telefono zenbakira deitu.