Eibar Igerixan taldekoak domina ugarirekin itzuli dira Gipuzkoako Neguko XI. Txapelketatik

Eibar Igerixan taldekoak domina ugarirekin itzuli dira Gipuzkoako Neguko XI. Txapelketatik
2020/02/14 eta kitto!
Aurreko zapatuan Gipuzkoako Neguko XI. Txapelketa jokatu zen Andoaingo Allurralde Kiroldegian eta Eibar Igerixan taldetik parte hartzera joandako igerilari guztiak dominarekin bueltatu ziren etxera: Ekaitz Lagok urrea lortu zuen 200 librean eta 100 librean (Infantilen mailan); Julen Zubizarretak zilarra eskuratu zuen 50 bizkarrean eta 50 tximeletan (Infantilen mailan); Ane Salaberriak urrea lortu zuen 200 estiloetan (Junior mailan); Malen Albisteguik brontzea jaso zuen 100 librean (Junior mailan); Paula Capelasteguik urrea lortu zuen, 50 tximeletan (Junior mailan); eta Olatz Vicuñak brontzea eskuratu zuen 50 bizkarrean eta 200 estiloetan (Infantilen mailan). Horrez gain, erreleboetan (4x50 librean eta 4x50 estiloetan), emakumezkoen maila absolutuan, irabazleak Malen, Olatz, Ane eta Paula izan ziren.



Eta aurreko asteburuan, zapatuan eta domekan Bergarako Agorrosin Kiroldegian jokatutako Gipuzkoako Neguko Infantil, Junior eta Absolutu Txapelketan, Rubén Torres, Ander Salaberria, Roke Etxeberria, Kai Zubiaurre, Asier Gómez, Igor Ruiz, Nekane Tejedor, Maite Barruetabeña, Elene Oyarzabal, Paula Gabilondo, Iraia Oruezabal, Miren Galdós, Maddi Maguregi, Malen Beobide, Leire Larrañaga, Lucía Gabilondo eta Maialen Gómez egon ziren parte hartzen eta, entrenatzailearen berbetan, “Eibar Igerixaneko neska-mutilen talde Infantilak, Juniorrak eta Absolutuak gogor ibili ziren lanean asteburuan, ahalik eta markarik onenak lortu nahian, bai bakarkako probetan baita erreleboetan ere”.



Eta egindako ahaleginak saria izan zuen, lortu zituzten emaitzak ikusita: Miren Galdósek urrea lortu zuen 200 bizkarrean (Infantilen taldean) eta brontzea Absolutuan; eta Infantilen taldean, berriz, zilarra 100 librean eta 200 librean; Malen Beobidek brontzea eskuratu zuen 200 bularrean eta 100 estiloetan (Infantil mailan); Maddi Maguregik brontzea 200 estiloetan (Infantiletan); Paula Gabilondok brontzea, 50 bularrean (Absolutuen taldean); Kai Zubiaurrek brontzea, 100 bularrean (Juniorretan); Asier Gómezek urrea 1500 librean eta 400 estiloetan (Juniorretan); Nekane Tejedorrek urrea 50 braza absolutuan eta zilarra 100 bularrean (hori ere Absolutuan); Maite Barruetabeñak urrea eskuratu zuen 50 librean eta zilarra 200 estiloetan (biak Absolutuan); Elene Oyarzabalek zilarra 50 bizkarrean eta brontzea 100 bizkarrean (Absolutuan). Erreleboetan, emakumezkoen Absolutuan, 4x50 estiloetan (Elene, Paula, Maite eta Miren), 4x100 librean (Elene, Paula, Nekane eta Maite), 4x50 librean (Maite, Miren, Elene eta Paula) eta 4x100 estiloetan (Elene, Nekane, Maite eta Paula) 3. postua (brontzea) eskuratu zuten. Erreleboetan ere, emakumeen Infantil mailan ere 3. sailkatu ziren, 4x100 librean (Miren, Maddi, Lucía eta Leire), brontzea eskuratuta. Eta Gipuzkoako Txapelketako 3. postuan sailkatu zen baita ere Miren Galdós, Infantilen taldean, brontzea eskuratuta. Eibar Igerixaneko Emakumezkoen taldeak 347 puntu lortu ditu guztira eta, beraz, Txapelketaren 3. postuan sailkatu zen.