Eibar KE-ko talde nagusiek lau entrenamendu-saio dituzte asteburuko partiduen aurretik

Eibar KE-ko talde nagusiek lau entrenamendu-saio dituzte asteburuko partiduen aurretik
2023/03/07 eta kitto!
SmartBank Ligako taldeak Ipuruan Burgosen aurka zapatuan 16:15ean jokatuko duen partidua prestatzeko, gaur hasita lau entrenamendu-saio izango ditu, guztiak ere Atxabalpen. Laurak goizez egingo dira, 11:30ean hasita, kenduta biharkoa (ordu erdi lehenago hasiko baita, 11:00etan). Partidua jokatu ondoren ere, domeka goizean beste saio bat izango dute, toki berean eta Atxabalpen.

Emakumezkoen lehen taldeak ere beste lau entrenamendu-saio izango ditu aste honetan. 1. Federazio Mailan jokatzen duen taldeak ere gaur izango du lehenengoa, Ipuruako anexoan, 11:15ean. Bihar eta etziko saioak Unben egingo ditu, 11:30etik aurrera, eta barixakuan atseden hartu ondoren, zapatu goizean, 09:30ean egingo dituzte partiduaren aurreko azken prestaketak. Partidua, bestalde, domeka eguerdian jokatuko dute SEAEM taldearen aurka Lleidako Recasens zelaian.