500 euroko txekea zozketatuko dute arratsaldean Ibarkurutzen

500 euroko txekea zozketatuko dute arratsaldean Ibarkurutzen
2012/12/28 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 28) Ibarkurutzen zozketa egingo dute 19.00ak aldera Zona 10-ekoek, 500 euroko txekearen irabazlea aukeratzeko. Saria eskuratzen duenak 500 euroak bertako dendetan gastatzeko aukera izango du, esaten dioten eguneko goizean zehar, 10.00etatik 13.00etara. Gainera, erosketak egiten dituen bitartean, aintzinako modura jantzitako laguntzaile bi izango ditu aldamenean, poltsak eramateko.