59 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute Ixua inguruan

59 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute Ixua inguruan
2012/03/14 00:00
eta kitto!

Gaur goizean suhiltzaileek 59 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu eta erreskatatu dute Ixua inguruan, Markinarako bidean. Badirudi hildakoa domekaz geroztik desagertuta zegoela eta bila jardun arren, gaur arte ez dute aurkitu. Izan ere, gizonezkoak gidatutako automobila errepidetik irten eta amildu zela uste dute erreskatean parte hartu dutenek, baina ikusteko zaila den tokiren batean amiltzean inork ez du ezer ikusi gaur arte, piñu batzuetan apurtutako adarrak antzeman eta horien arrastoari jarraituta ezkutatuta zegoen autoa aurkitu duten arte . Goizeko irudiekin bideoa ikusteko www.eibartv.com helbidera jo dezakezue.