Alkatea pozik dago auzoetako bilerekin

Alkatea pozik dago auzoetako bilerekin
2013/01/11 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 11) prentsaurrekoan aurkeztu ditu Miguel de los Toyos alkateak iaz auzorik auzo egindako bileren inguruko estatistikak eta horien inguruan balorazio positiboa egin du: "Herria 7 sektoretan (behe-erdialdea, erdialdea, behealdea, Ipurua, Urki, Legarre eta Amaña) banatuta daukagu eta bakoitzeko bilera bana egin dugu auzokideekin 2012. urtearen amaieran. Izan ere, horrelako bileretan jasotako iradokizunak hurrengo urteko eginkizunak planifikatzeko jarraitu ohi ditugu. Alde horretatik, 2011n jasotakoen %65 iaz bete ditugu, %15 betzeko bidean dira eta gainontzekoak albo batera laga ditugu, justifikatutako arrazoi ezberdinak tartean zirela". Aurtengo berritasunen artean bileretan Maixa herritarren parte-hartzerako mahaikoak izan direla aipatu du. Bileretara 465 lagun joan dira eta denera 225 iradokizun jaso dituzte laster argitara emango dituzten bileren aktetan: 116 (%51'56) Zerbitzu arlokoak dira, 12 (%5'33) alkatetzarekin lotutakoak, 42 (%18'67) Udaltzaingoari dagozkionak, 21 (%9'33) Hirigintza arlokoak eta 34 (%15'11) obra atalekoak.