Aniaiz Ariznabarreta goizaldean ailegatu da Eibarrera

Aniaiz Ariznabarreta goizaldean ailegatu da Eibarrera
2012/07/25 eta kitto!

Eguaztenean jakitera eman zutenez, Ekin kasuarekin zerikusia zutelakoan orain urte bi atxilotutako zortzi lagun, tartean Aniaiz Ariznabarreta eibartarra, aske lagatzeko erabakia hartu dute. Javier Gómez Bermúdez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 2010eko irailaren 14an atxilotutako bederatzi lagunetatik zortzi askatu ditu, bakoitzari ezarritako bermea (5.000 eta 9.000 euro artekoa) ordaintzean. Aniaiz Ariznabarretaz gain, libre laga dituztenak Egoitz Garmendia, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran, Joxe Aldasoro, Rosa Iriarte, Eneko Compains eta Erika Bilbao dira. Aniaiz goizaldeko 03.00ak aldera ailegatu da Eibarrera eta bere zain zeuden lagunek harrera beroa egin diote Karrika tabernan.