AP-8 autobidea itxita dago lur-jausi baten ondorioz

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
AP-8 autobidea itxita dago lur-jausi baten ondorioz
ETA KITTO 2020, Ots 06

Lur-jausia 16:00ak inguruan izan da AP-8 autobideko 75. kilometroan, Eitzaga auzoan (Zaldibarko lurretan), Ermua eta Eibartik oso gertu (Ermuko Sallabente auzo parean). Lur-jausiak errepidea moztu du eta itxi egin dute norantza bietan. Irungo norantzako trafikoa Durangoko bidesaritik ateratzen dihardute; eta Kantabriara doana, bestetik, Eibarko irteeratik. Azken berrien arabera, “Eitzagako zabortegia goitik behera erori da. Zabortegiko 10 langileetatik bi desagertuta daude eta euren bila dabiltza”.

 

20200206_162055 WhatsApp Image 2020-02-06 at 16.29.10

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »