Aparkatzeko debekuak martitzenerako

Aparkatzeko debekuak martitzenerako
2012/03/05 eta kitto!

Udaltzaingotik aditzera eman digutenez, martitzenean goizeko lehenengo ordutik aurrera debekatuta egongo da Artegieta kaleko 4. zenbakiaren parean aparkatzea, udal elektrizistek hainbat mantentze-lan egin behar dituztelako. Bestalde, bihar 17.30etatik aurrera ezin izango da Karmen kaleko zati batean (eliza inguruan) aparkatu, hileta-elizkizuna izango delako.