Astekariaren 1.227 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.227 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/05/05 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.227 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean bihar hasiko diren XXXVII. Dia das Letras Galegas jaiak, domekan ospatuko diren Santa Kurutz jaiak, maiatzeko azken asteburuan egingo den 57. Eibarko Euskal Jaia, Intxorta 1937 kultur elkarteko Juan Ramon Garairekin egindako elkarrizketa, Espainiako Geologia Elkartearen eskutik asteburuan garatuko den Geolodia ekimenari buruzko erreportajea, euskarak Lanbide Heziketan gaur egun betetzen duen tokiari buruz protagonistetako batzuek kontatutakoa biltzen duen erreportajea, jatorri eibartarra duen Aitor Echebarria kataluniarraren “Aitorpenak” musika taldeak datorren asteburuan Eibarren emango duen kontzertuari buruzko elkarrizketa eta, Eibarthartuak atalean, Venezuelan jaio eta Eibarren bizi den Nelson Da Silvak azaldutakoa daude, besteak beste. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.