Astekariaren 1.229 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.229 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/05/19 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.229 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: zapatu eguerdian Urkizutik Untzagara bitartean egingo den Tantanez Tantan euskararen aldeko jaia, AGIFES elkarteko psikologoa den Itsasne Gallastegiri egindako elkarrizketa, domekan Josu Retolaza gogoratzeko antolatu den ekitaldia, gure errekak eta inguruak garbitzeko egiten diren auzolanei buruzko erreportajea, kriptodirutan aditua den Iñigo Susaetari egin diogun elkarrizketa, UEUren 50. Udako Ikastaroak, Euskal Jaian kontzertua emango duen McOnak taldeko Joseba Iturrasperen elkarrizketa, neska rugbilariek Unben jokatuko duten Erreginaren Kopa eta etxe-apainketari buruzko gehigarri berezia. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.