Astekariaren 1.243 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.243 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/10/13 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.243 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Grabatu eta Damaskinatze Tailerra; azaroaren 20an Eibarren egingo diren Bizilagunak bazkariei buruzko informazioa; Egoaizia eta Mugarik Gabe GKE-ek antolatu dituzten jardunaldi eta azokari buruzko erreportajea; Eibarko Udal Liburutegiaren ekimenez azaroan hasiko den komiki tailerrari buruz aritu gara Martin Azpilikueta arduradunarekin; …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik martxan dauden Berbetan eta Ongietorri Berbetan mintzapraktika taldeei buruzko informazio zabala; Arrate Kultur Elkarteko Aniaiz Ariznabarretarekin egindako elkarrizketa, elkartearen sorreraren 70. urteurrenaren harira; eta datozen egunotarako herrian egongo diren kirol eta kultur jarduerak.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.