Autobidea konpontzeko beharrek aldaketak eragingo dituzte trafikoan

Autobidea konpontzeko beharrek aldaketak eragingo dituzte trafikoan
2012/03/22 00:00
eta kitto!

AP-8an konponketa-beharrekin aurrera jarraituko dute Bidegikoek: asteburu honetan, martxoaren 24tik 26ra bitartean, Elgoibar parean, Behobiako norantzan jardungo dute beharrean. Bilbo norantzako 64+700 kilometro-puntutuik 62+300 kilometro-puntura by-passa ezarriko da eta Behobia norantzan, Elgoibarko ordainlekuaren sarbidea zapatu goizaldeko 05.00etatik domeka goizaldeko 01.00etara bitartean itxita egongo dela iragarri dute. Ondorioz, autobiderako sarrera Eibar edota Itziarreko ordainlekuetatik egingo da tarte horretan.
Jarraian, martxoaren 25etik 27ra Eibarko ordainlekuan egingo dituzte beharrak. Aditzera eman dutenez, bide-zoruaren konponketa lanak egiteko, jarraian aipatzen diren errei-itxiera eta mozketak egingo dituzte: domeka iluntzeko 21.30etan hasi eta astelehen goizeko 05.30ak arte norabide bietako 15. zenbakiko irtenbidea itxita egongo da. Tarte horretan trafiko desbideratzea Ermua zein Elgoibarko ordainlekuetatik egingo da. Martitzenean bezperako ordutegiari jarraituta puntu berean itxiko dute AP-8 autobidearen irtenbidea eta trafiko desbideratzea berriz ere Ermua eta Elgoibartik egingo dute.