[BIDEOA] Orain dela 100 urteko Eibar ezagutzeko bisitak egin dira abuztuan

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA] Orain dela 100 urteko Eibar ezagutzeko bisitak egin dira abuztuan
ETA KITTO 2021, Ira 06

Aurten lehen aldiz eskaini dituzte bisita gidatuak Eibarren eta ArratenUdaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak eta Debegesak elkarlanean antolatuta.

Hirira egin diren bisitetan Eibar orain dela 100 urte nolakoa zen azaldu eta erakutsi dute, horretarako herriko kaleetan zehar, tren-geltokian hasi eta Untzaga plazan amaitu den ibilbide historikoa osatuta. Aurreko asteko martitzenean egin zen azken bisita eta, izena eman zutenekin batera joan ginen gu ere, bideoan grabatu eta zuei erakusteko. Nerea Alustiza historialari eibartarrak osatu du Eibarko bisitaren gidoia eta berak egin ditu gida lanak ere bai. Berak kontatu dizkigu ekimenari buruzko gorabehera guztiak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »