[BIDEOA] Urriaren 25era arte bisitatu daiteke Alfa 1920-2020 erakusketa Portalean

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA] Urriaren 25era arte bisitatu daiteke Alfa 1920-2020 erakusketa Portalean
ETA KITTO 2020, Urr 05

Lantegiaren mendeurrena ospatzeko Armagintzaren Museoak Alfa enpresaren lankidetzarekin antolatu duen Alfa 1920-2020 erakusketa urriaren 25era arte egongo da ikusgai Portaleko erakusketa aretoan, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era. Segurtasun-neurriak direla-eta, aforoa kontrolatua izango da, eta ezingo dira 100 lagun baino gehiago egon aldi berean. Erakusketarekin batera, Alfa San Andres pasealekuan egon zeneko mural batean oinarritutako tailerra eskainiko dute urriaren 17an, 18:30etik 20:30era. Bertan parte hartzeko ez da behar aldez aurretik izena ematea.

Erakusketan, besteak beste, Alfa mundu mailan ezagutarazi zuten josteko makinak, horiek saltzeko egiten zituzten iragarkiak, antzinako argazkiak eta beste hainbat gauza ikus daitezke, MALEN ILLARRAMENDIK BIDEO HONETAN JASO DITUEN IRUDIEK erakusten duten bezala:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »