Correos-eko beharginek greba mugagabea hasi dute bost lanpostu desagertarazi nahi dituztelako

Correos-eko beharginek greba mugagabea hasi dute bost lanpostu desagertarazi nahi dituztelako
2012/12/03 00:00
eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 3) ekin diote greba mugagabeari Eibarko Correos-eko beharginek, postarien asanbladak eta Gipuzkoako Correos-eko ordezkaritza sindikalak (CC.OO, UGT, ESK, LAB eta ELA) bere osotasunean egindako deialdiarekin bat eginda. Horrela agertu nahi dute beharginek Correos-eko zuzendaritzak etxerik etxe ibiltzen diren postarietako bost kaleratzeko erabakiarekin duten desadostasuna. Beharginek azaldu digutenez, "Eibarko etxeetara gutunak eta bestelakoak banatzen dituzten postarien kopurua %23 jaitsi nahi dute, gaur egun horretan diharduten 14 lanpostuetako bost bertan behera lagata. Horrelako murrizketak beharginei ez ezik, herritarrei ere eragingo diela azpimarratu nahi dugu. Izan ere, ematen dugun zerbitzuaren kalitateak nahi eta nahi ez okerrera egingo du eta, besteak beste, zertifikatutako gutun, pakete eta horrelakoen entrega-epeak luzatu egingo dira".