Eibar Factoring neguko beherapenen azoka bihartik aurrera zabalik

Eibar Factoring neguko beherapenen azoka bihartik aurrera zabalik
2013/02/19 00:00
eta kitto!

Bihar (eguaztena, hilak 20) zabalduko dute Eibar Factoring, neguko beherapenen azoka Toribio Etxebarria kalean ipinitako karpetan. Hilaren 22ra arte egongo da martxan, egunero goizeko 10.00etan hasi eta iluntzeko 20.00ak arte, etenaldi barik. Denera herriko 23 dendak hartuko dute parte, merke-merke ipiniko dituzten orotariko produktuak saltzen.