Eibar Factoring udako merkealdi berezia zabaldu dute

Eibar Factoring udako merkealdi berezia zabaldu dute
2012/07/13 00:00
eta kitto!

Eibar Factoring udako merkealdi berezia dago martxan Toribio Etxebarria kalean goizaz geroztik eta bihar eta etzi ere martxan izango da. Urteroko moduan, Eibarko dendariek kalean ipini dituzte postuak, hiru egunetan euren produktuak prezio berezian salgai eskaintzeko. Aurtengo edizioan 26 dendarik dihardute parte hartzen goizeko 10.00etatik arratsaldeko 20.00ak arte etenik barik zabalik egongo den azokan.
Parte hartzen duten komertzioak honako hauek dira: helduen arropak  (El Corte Inglés, Lide, Cedry, Guby Mutilak, Guby Neskak, Arizona, No Comment, Bianco, Lola´s, Gloss Moda Joven, Gratzina), umeen arropak (Ikusimakusi, Kopiña), oinetakoak (Nona, Pissa, Oskarbi, Tribeka, Rosa Domínguez), lentzeria (Txukuna, Ttiki), estetika (Burbujas y más), koltxoi-dendak (Etxedreams), kafea, tea eta txokolatea (Katetxo), parafarmazia (Farmalur), dekorazioa (Izane), kirolak (Askasibar).