Eibarrerako sarbidea itxi dute AP-1ean izandako lur-jausiarengatik

Eibarrerako sarbidea itxi dute AP-1ean izandako lur-jausiarengatik
2013/01/18 00:00
eta kitto!

Bergaran AP-1ean (133. kilometroan) lur-jausia izan da gaur 12.54ak aldera Eibarrerako noranzkoan eta horren ondorioz trafikoa geldituta dago. Oraindik ere lurra jausten dihardu, beraz luze joko du arazoak, errepidea garbitu eta zabaltzeko moduan izan arte. Harrapatuta geratu diren automobilak Arrasateko irteerara desbideratzen dihardute ertzainek, Eibarrerako autobiderako sarbidea itxita dagoelako.