Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu greba egunean

Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu greba egunean
2012/09/25 eta kitto!

Eguaztenerako (irailak 26rako) greba orokorra deituta dagoela eta, Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak baino ez ditu eskainiko: Ermurako tranbia 06.13etan, 06.30etan, 07.13etan, 07.30etan, 08.13etan, 08.30etan, 09.00etan, 11.30etan, 13.00etan, 14.13etan, 14.30etan, 15.13etan, 15.30etan, 16.00etan, 19.13etan, 20.00etan, 20.13etan, 20.30etan, 21.13etan, 22.02etan eta 22.15etan irtengo da Estaziñotik (Ardantzako geltokitik bi minutu geroago). Udalbusa, berriz, ez da bihar irtengo. Lurraldebus eta Bizkaibus barruan eskaintzen diren zerbitzuak ere gutxienekoak izango dira greba egunean.