II. Lore eta Landare Azoka hartu zuen Urkizuko parkeak

II. Lore eta Landare Azoka hartu zuen Urkizuko parkeak
2012/03/20 eta kitto!

Zapatu goizean Lore eta Landare Azokaren bigarren edizioa hartu zuen Urkizuko parkeak, Udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Nekazaritza Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin antolatuta. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilariek musika ipini zioten kolorez gainezka egin zuen azokari eta, horrekin batera, umeentzat tailerra egon zen martxan. Bestalde, Zona Diez behealdeko dendari eta tabernarien eskutik goiz osoan puzgarriak eta bestelakoak egon ziren martxan Errebalgo aparkalekuan. Argazki-bilduma ikusteko, hemen klikatu.