[ARGAZKI BILDUMA + BIDEOA] Ikasenpresa azokak 2.000 lagun bildu ditu gaur

[ARGAZKI BILDUMA + BIDEOA] Ikasenpresa azokak 2.000 lagun bildu ditu gaur
2019/02/14 eta kitto!
Untzagak VIII. Ikasenpresa azoka hartu du gaur eta 376 negozio-ideia erakutsi duten Lanbide Heziketako 2.000 ikasle inguru bildu dira. Antolatzaileek hiru karpa jarri dituzte Untzaga eta Txaltxa Zelaian, eta Euskal Autonomi Elkarteko 81 zentrotatik etorritako ikasleek euren proiektuak aurkeztu dituzte bertan. Eguraldia lagun, herritar ugari gerturatu da ikasleen proposamenak ezagutzera.

Ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa da Ikasenpresa. Enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea da proiektuaren helburua, eta beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi ditu ikasleak, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuz. Horretarako, ikasleek enpresa txiki bat sortzen dute ikasgelan eta enpresaren jarduera guztiak egiten dituzte. Produktu errealak sortzen dituzte, eurek egindakoak edo merkaturatutakoak.

Hemen dituzue goizak utzi dizkigun argazkiak.

https://youtu.be/utPHvTMk-V0