Ikastetxe inguruetako bide segurtasuna hobetzeko neurriak

Ikastetxe inguruetako bide segurtasuna hobetzeko neurriak
2012/09/25 eta kitto!

Eskolako Agenda 21 egitasmoari jarraituta ikasleek egindako eskaerei erantzun die Udalak eta, horren harira, zebra-bideak egokitu dituzte Amaña herri ikastetxe inguruan eta Uni Eibar-Ermua BHI parean, "ikastetxeen inguruetan oinezkoei lehentasuna eman eta bide segurtasuna hobetzeko". Egokitzapen lanak Excavaciones Olloquiegui S.A.k egin ditu eta beharren aurrekontua 13.290 eurokoa izan da.
Gaur goizean (martitzena, hilak 25) ekitaldi sinbolikoa egin dute Amañako eta Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxeetako ikasle eta irakasleek, Udal ordezkariekin eta Debegesako teknikariekin batera, hiru zebra-bide inauguratzeko: "Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxearen inguruan, Otaola Hiribidean eta Torrekua kalean dauden zebra-bide bi altxatu egin dira, autoen abiadura moteltzeko. Bestalde, Artegieta kalean zebra-bide berria egin dute". Ekitaldia Mugikortasun Iraunkorraren Astearen testuinguruan antolatu dute.