Iñaki Goenagari omenaldia egingo diote gaur arratsaldean

Iñaki Goenagari omenaldia egingo diote gaur arratsaldean
2012/05/17 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean Armeria Eskolan 19.00etatik aurrera omenduko dute Iñaki Goenaga zena, bere heriotzaren 10. urteurrenean, Armeria Eskolaren Mendeurrenaren testuinguruan antolatutako ekitaldian. Goenagak 70eko hamarkadaren hasieran ekin zion entseguetarako laborategia sortzeari Armeria Eskolan bertan eta handik irten zen IK4-Tekniker ikerkuntzarako elkartea. Hori gogoan izango dute ekitaldian parte hartuko duten Teknikerreko kideek zein enpresa eta politika arloetako ordezkariek eta, besteak beste, Goenagaren ibilbidea laburbiltzen duen bideoa eskainiko dute. Ekitaldia agurtzeko ardura, berriz, Iker Goenaga semeak izango du.