Isasin piztu den suak sei lagun kaltetu ditu, kea arnastearengatik

Isasin piztu den suak sei lagun kaltetu ditu, kea arnastearengatik
2013/09/27 eta kitto!

Etxe bateko sukaldean sua piztu da Isasi kalean gaur arratsaldean (barixakua, hilak 27) eta bertatik sortu den keak sei laguni eragin die. La Salle ikastetxe pareko bosgarren solairu batean piztutako suak bakarrik sukaldea erre du, baina ke asko eragin du eta, gainera, eraikineko patiotik inguruko etxeetaraino ailegatu da. Horregatik, Ertzaintzak eta suhiltzaileek eraikina hustu egin dute, etxean zegoen jende guztia kalera aterata. Kea arnastearengatik sei lagunek osasun larrialdietarako zerbitzuen arreta behar izan dute. Hasieran bertara joandako anbulantzietan hartu dituzte kaltetutakoak, baina badaezpada Mendaroko ospitalera eraman dituzte.