Lur-jausi bi gertatu dira euriak eraginda

Lur-jausi bi gertatu dira euriak eraginda
2013/01/17 eta kitto!

Goizaldean lur-jausi bi gertatu dira: 04.30ak aldera Matsariako landa-bideetako batean izan da lehena eta Zerbitzu sailari bidea garbitzeko abisua eman diote; bigarrena 06.20ak aldean gertatu da Ubitxa kaleko 19-21-23 zenbakien atzealdean. Zerbitzu teknikoei abisua eman diete, inguruan gertatutako kalteak ikusi eta baloratzeko. Ez batean ez bestean ez da inor zauritu eta ez da kalte materialik gertatu.