Maridaje Jardunaldiak antolatu dituzte Krabelinen azaroko barixakuetarako

Maridaje Jardunaldiak antolatu dituzte Krabelinen azaroko barixakuetarako
2012/10/18 00:00
eta kitto!

Arrateko Krabelin jatetxeak 9. Maridaje Jardunaldiak antolatu ditu eta ehiza eta ardoak bat egiteko afarietan izena eman nahi duenak horretarako aukera badauka, 943202727 telefono zenbakira deituta. Afariak azaroko barixakuetan izango dira, 21.30etan eta prezioa 56 eurokoa (BEZ barne) izango da (San Andres egunekoak 48 euro balioko ditu). Prezioaren barruan Arratera joan eta Eibarrera bueltatzeko autobusa sartzen da (irteera Ego-Gainetik 21.00etan eta bueltakoa 01.30etan). Lehenengo jardunaldia azaroaren 9an 21.30etan izango da, Vintae ardandegiko ardoekin eta Raul Acha enologoaren azalpenekin; bigarrena azaroaren 16an, Cune ardardengikoekin (Maria Larrea enologoak gidatuta); hirugarrena azaroaren 23an, Viñas Valsanzo ardandegiarekin (Javier Rodríguez enologoak gidatuta); eta San Andres eguneko afarirako (azaroaren 30ean) Bodegas Campillo aukeratu dute (gidaritza Alberto Roth merkataritza zuzendariak izango du).