‘Mugikortasun Jasangarriaren Martxa’ egin dute gaur Unikoek

‘Mugikortasun Jasangarriaren Martxa’ egin dute gaur Unikoek
2018/09/20 eta kitto!
Aurten ere Udalak Mugikortasunaren Europako Astiarekin bat egin du eta, “Konbina ezazu eta mugi zaitez” goiburuari jarraituta, hainbat ekimen antolatu dituzte Ingurumen Sailetik. Oraingo astean, besteak beste, Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduaren diputatuak hitzaldia eman du Portalean eta gau, berriz, UNI Eibar Ermua BHI-kuen eskutik "Mugikortasun Jasangarriaren Martxa” abiatu zen ikastetxetik, Untzagan amaitzeko.

Bihar arratsaldean Untzagan umeentzako jarduerak egongo dira, 16:00etatik 20:00etara. Besteak beste, bide-segurtasuna lantzeko zirkuitu bat jarriko dute martxan eta nahi duten neska-mutilek bizikleta gainean euren trebetasunak probatzeko aukera edukiko dute. Horrekin batera “Eko-bike” eskulan tailerra egongo da martxan.

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asteko egun nagusia, baina, etziko “Autorik gabeko eguna” izango da. “Hiria, nire autorik gabe!” goiburuari jarraituta, herritarrak bihar automobilik ez erabiltzera animatu nahi ditu Udalak. Horretarako, Udalbusa eta Taxi-busa doan izango dira. Gainera, Untzagan, 10:00etatik 14:00xetara, bigarren eskuko bizikleten azoka egongo da martxan. Adinez nagusiak direnek izango dute parte hartzeko aukera eta nahikoa izango da saldu nahi diren bizikletak edo objektuak azoka zabaldu aurretik, 09:00etatik 10:00ak bitartean hara eroatea.