Neguko ordutegia EuskoTren-eko autobusetan

Neguko ordutegia EuskoTren-eko autobusetan
2012/08/31 eta kitto!

Astelehenean (irailak 3an) sartuko da indarrean neguko ordutegia EuskoTrenek Debabarrenean eskaintzen dituen autobusetan. Aldaketa nagusiak hauek izango dira: astelehenetik barixakura Eibar eta Arrate bitartean udan eskaini duten zerbitzua desagertuko da; Ermua eta Mendaroko autobusetan, zerbitzuen arteko maiztasuna berriz ere 20 minutukoa izango da eta Udalbusarena, berriz, 30 minutukoa; Eibar eta Soraluze bitarteko autobusak 60 minutuoro ibiliko dira, 10.05, 12.05, 16.05 eta 19.05etakoetan izan ezik; eta Ermua-Azpeitia bitarteko autobusak 06.00etan, 13.00etan, 17.00etan eta eta 19.00etan irtengo dira Ermutik; eta Deba eta Itziar bitarteko zerbitzuak ere neguko ohiko ordutegiari helduko dio berriz ere.
Tarifa berriak
Bestalde, BEZ berriaren ezarpena dela eta, EuskoTren bihar bertan (zapatua, irailak 1) hasiko da tarifa berriak aplikatzen. Prezioetako igoerak herritarrak ahalik eta gutxien kaltetzeko "ahalegin berezia" egin dutela azpimarratu dute bertako arduradunek eta, beraz, BEZ berriaren ezarpenetik eratorriak diren %1,82a baino gehiago ez diren gehikuntzak ezarri dira. Tarifa berriak irakurtzeko hemen klikatu.