Sua piztu da Alfan makina batek eztanda egin eta gero

Sua piztu da Alfan makina batek eztanda egin eta gero
2013/07/10 eta kitto!

Alfa enpresan sua piztu da eta une honetan bertan suhiltzaileek eta ertzainek bertan beharrean dihardute, sua amatatzeko ahaleginetan. Udaltzainek gertatutakoaren inguruko argibiderik ez daukate oraindik, baina, bertako beharginek esandakoaren arabera, badirudi makinaren batek eztanda egin eta, leherketaren ondorioz piztu dela sua lantegian. Badirudi ez dela inor zauritu, datu hori konfirmatzeke dagoen arren. Informazio gehiago jasotzen joan ahala horren berri ematen jarraituko dugu. Oraintxe bertan (12.15etan) Ertzantzak konfirmatu digunez, eztanda Alfa Arten gertatu da, argizari-bidoietan, eta ez da inor zauritu. Sua ia amatatuta dago.