Udal Artxiboak bideoa argitaratu du Alfako irudi eta grabazio zaharrekin

Udal Artxiboak bideoa argitaratu du Alfako irudi eta grabazio zaharrekin
2020/10/16 eta kitto!
Alfa lantegia eratu zutela 100 urte betetzear direla eta, Eibarko Udal Artxiboak bideoa argitaratu du bere YouTube kanalean. Bertan enpresaren argazki zaharrak, bideo-zatiak eta publizitate-iragarkien audio grabazio originalak bildu dituzte eta, soinu-bandarako, berriz, Alfaren sirena hotsa aukeratu dute. Udal Artxibotik adierazi dutenez, “publizitateak, 1950etik 1970era bitarteko aldian, funtsezko zeregina izan zuen kontsumo-gizartearen aldaketan, eta, horretarako, emakumeen unibertsoa hartu zuen oinarri. Alfaren publizitate-iragarkiak harreman horren erakusgarri argia dira; izan ere, mezu haiekin emakumearen arreta bereganatu nahi zuten, hura baitzen aliatu nagusia etxeko kontsumoan”.

Bideo horrekin omenaldia egin nahi izan diete “alfista” guztiei,  andra zein gizonei, “beraien lan eta esfortzuarekin lortu baitzuten josteko makinaren banaketa 70 herrialde baino gehiagotara heltzea, eta antolamendu propioak izatea Ingalaterran, Frantzian eta Mexikon”.

https://youtu.be/6ApEdk9hoBk