Udalak elurrari aurre egiteko protokoloa aktibatu du

Udalak elurrari aurre egiteko protokoloa aktibatu du
2013/02/21 00:00
eta kitto!

Asteburuan elurra egingo duela iragarri dute meteorologia zerbitzuek eta, iragarpenak beteko balira Udalak elurrari aurre egiteko protokoloa aktibatu duela eman dute ezagutzera alkatetzatik. Kaleak garbitzeko makinak eta udal brigadako beharginak beharrari ekiteko gertu daude. Hala ere, herritarrei euren etxe inguruko espaloi eta eskailerak garbitzeko laguntza eskatzen diete, eragozpenak ahalik eta txikienak izateko eta aldez aurretik eskerrak ematen dizkiete. Aurreikuspenen arabera, barixaku arratsaldearen bigarren zatian hasiko da elurra botatzen.