Unbetik jaisteko azken Udalbusa 20:00etan irtengo da aste barruan

Unbetik jaisteko azken Udalbusa 20:00etan irtengo da aste barruan
2022/09/26 07:26
eta kitto!
Eibarko hainbat kirol-klubek egindako eskaerei erantzunez, astelehenetik barixakura bitartean Unbetik jaisten den Udalbusaren zerbitzuaren ordutegia luzatu egingo da, gaurtik bertatik hasita: horrela, kirolgunetik jaisteko azken autobusa 20:00etan izango da, orain arte moduan 19:45ean izan beharrean.