Urkizuk hartuko ditu bihar, ostirala, Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Urkizuk hartuko ditu bihar, ostirala, Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2022/01/27 eta kitto!
Torrekuari lekukoa hartuz, Urkizuko parkean egingo dira bihar, urtarrilak 28 ostirala, Barixakuak Jolasian ekimenaren barruan ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituen jolasak. Arratsaldeko 17:00etan jasita ordubeteko jolasa-saioa egingo da lau begiraleren laguntzarekin. HH3 eta LH2 mailen arteko umeentzako jolasak izango dira, doan. Osasun-neurriak zaintze aldera, umeak etorri ahala egingo dira taldeak.

Joan den ostiralean Torrekuako parkean egin zituzten jolasak.

Barixakua 1MBarixakuak 3M