Zaldibar Argitu plataformak Elkartasun Gunea jarriko du eguenean Txaltxa Zelaian

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Zaldibar Argitu plataformak Elkartasun Gunea jarriko du eguenean Txaltxa Zelaian
ETA KITTO 2020, Ots 25

Zaldibar Argitu Herri Ekimenak Elkartasun Gunea jarriko du eguenean, 20:00etatik aurrera, Txaltxa Zelaiko kioskoan. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horretarako eta Nerea Ibartzabal, Ane Zuazubizkar eta Unai Iturriaga bertsolariek bertso-saioa eskainiko dute. Gainera, txapak (euro 1) eta banderak (5 euro) jarriko dituzte salgai, Zaldibar Argitu Herri Ekimenaren gastuak finantzatzeko.

elkartasun gunea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »