Zuzendaritza berritu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak

Zuzendaritza berritu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2015/03/12 00:00
eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 12) egin du Urteko Batzar Nagusia …eta kitto! Euskara Elkarteak, Urkizuko bere egoitzan. Batzarrera etortzeko deialdiarekin batera bazkideei helarazi zitzaien gai-ordenari jarraituta, batzarra 2014ko gestio-balantzearekin hasi dute eta, jarraian, 2015erako egitasmoen berri eman eta aurrekontuak azaldu dituzte. Horrekin batera, iazko bazkide kuotei eustea erabaki da eta, beraz, bazkideek iaz ordaindu zuten kuota berbera ordainduko dute aurten ere (16 urtetik beherakoek 5 euro; langabe, ikasle, jubilatu eta etxekoandrek 15 euro; eta beharginek 45 euro). Galdera-erantzun eta iradokizunen tartea amaituta, zuzendaritzarako proposamena aurkeztu eta onartu da. Orain arte zuzendaritzako kide izan diren Unai Campo, Josu Mendikute eta Juan Barahonak zuzendaritza laga eta, euren ordez, Ana Aizpurua, Leire Alberdi eta Jon Mardaras sartuko dira. Bazkideek onartu duten zuzendaritza proposamenari jarraituta, …eta kiito!-ren zuzendaritza berria horrela osatuta geratu da:
- Presidentea: Ainara Argoitia.
- Presidente-ordea: Moises Gonzalez.
- Idazkaria: Maider Aranberri.
- Diruzaina: Marisol Uriarte.
- Bokalak: Ana Aizpurua, Leire Alberdi, Aitor Alberdi, Julian Fernandez, Jon Mardaras, Ekaitz Olaizola eta Ane Urkiola.