Eibarko 14 odol-emailek diploma eta oroigarria jaso zituzten zapatuan

Eibarko 14 odol-emailek diploma eta oroigarria jaso zituzten zapatuan
2017/10/23 eta kitto!
Debagoiena eta Debabarreneko Odol Emaileek urteko batzarra egin zuten aurreko zapatuan Eibarren eta, betiko lez, batzarrarekin batera omenaldia egin zitzaien urteetan odola ematen duten boluntarioei. Untzaga Plaza hotelean denak elkarrekin bazkaldu aurretik, 25, 40, 50 eta 75 aldiz odola eman dutenei, herrika antolatuta, diploma eta oroigarria banatu zizkieten Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko ordezkariek. 25 aldiz odola emateagatik omendu zituzten eibartarrak Joseba Arana, Elisabet Cialceta, Eduardo Uribe, Jon Ugarteburu, Mª Amor Arakistain, Javier Gonzalo, Unai Elorza eta Roberto Gomez dira.; 40 aldiz odola emateagatik, berriz, Mª Pilar Arregi eta Arrate Osoro omendu zituzten; 50 aldiz emateagatik, Angel San Roman; eta 75 aldiz odola emateagatik omendutakoak Iñigo Muñoa eta Eduardo Alvarez dira.

Ekitaldian omendu zituzten eibartarrak. Ekitaldian omendu zituzten eibartarrak.