Eibarko 2.839 botoemailetik 2.791-k euskal errepublika bateko herritarra izatearen aldeko bozka eman du

Eibarko 2.839 botoemailetik 2.791-k euskal errepublika bateko herritarra izatearen aldeko bozka eman du
2017/05/07 eta kitto!
Estatus politikoari buruzko herri galdeketak egin dituzte gaur 52 herritan, tartean geurean. Boto guztiak zenbatu eta jarraian, Eibarko Gure Esku Dago-ko jarraipen batzordeak gaurko herri-galdeketaren behin-betiko emaitzak eman ditu ezagutzera. Eibarren 2.839 boto jaso dira guztira eta egindako galderak (EUSKAL ERREPUBLIKA BATEKO HERRITARRA IZAN NAHI DUZU?) 2.791 BAIEZKO, 41 EZEZKO, 2 BALIOGABE eta 5 ZURI jaso ditu. Partehartzeari buruzko datuak, berriz, hauek dira: Eibarren %11,39-koa, Deban %25,20-koa, Elgoibarren %22,10, Itziarren %44,46-koa, Mutrikun %34,97-koa eta Soraluzen %27,29. Debarrenean, batez beste, %18,74ko partehartzea izan da.

partehartzea

Mahairik-mahaiko emaitzak horrela geratu dira: Urkizun, 580 botoemale (576 baiezko, 4 ezezko; Arrate Kultur Elkartean, 551 botoemale (541 baiezko, 8 ezezko, 2 zuri); Ipuruan, 348 botoemale (342 baiezko, 6 ezezko); Amañan, 218 botoemale (215 baiezko, 3 ezezko); Untzaga-1 mahaian, 531 botoemale (519 baiezko, 8 ezezko, baliogabe 1, 3 zuri); eta Untzaga-2 mahaian, 611 botoemale (598 baiezko, 12 ezezko, baliogabe 1).

taula

Gure Esku Dago-ren ekimenez 250.000 herritar zeuden deituta gaur euren iritzia bozka bidez adieraztera. Orotara 138 hautetsontzi botoz bete dira, denetara 63.201 bozka eman dira eta herritarren %25,49k hartu du parte. GED-ko ordezkariak pozik agertu dira emaitzekin eta giza-katea egin zuten eguneko kopuruetatik gertu ibili direla adierazi dute.

m7galdeketa arrats37