Eibarko bi euskaltegiek txio lehiaketa antolatu dute udalarekin lankidetzan

Eibarko bi euskaltegiek txio lehiaketa antolatu dute udalarekin lankidetzan
2020/01/27 eta kitto!
Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, udalarekin lankidetzan, TXIO lehiaketa antolatu dute. Parte-hartzaile bakoitzak 2020an irakurri nahiko lukeen txioa idatzi beharko du (140 karaktere gehienez), derrigorrez traola hau erabilita: #EibarTxioLehiaketa. Proposamen horiek honako helbide hauetara bidali daitezke: euskaltegia@eibar.eus, eibar@aek.eus edo euskara@eibar.eus. Txioa  aurkezteko azken eguna otsailaren 23a izango da eta bi sari banatuko dituzte: bat epaimahaiak hautatutakoarentzat (Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera, eta udalaren hainbat argitalpen) eta bestea jendearen boto gehien jaso duenarentzat (Armagintza Museorako bi sarrera eta Udalaren hainbat argitalpen). Botoa www.eibarko-euskara.eus webgunean eman beharko da, martxoaren 22a bitartean.