Eibarko bikote bi EH-ko Mus Txapelketako herrialde mailako kanporaketan

Eibarko bikote bi EH-ko Mus Txapelketako herrialde mailako kanporaketan
2016/02/15 eta kitto!
Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketako bigarren fasea datorren asteburuan, otsailaren 20an burutuko da, zazpi herrialdeetan jokatuko diren kanporaketekin. Horietan herri mailako fasea gainditu eta herrialdera igaro diren bikoteek jardungo dute eta tartean Eibarko bi bikote izango dira: Ion Altuna eta Iñigo Guruzeta; eta Jon Zubizarreta eta Iosu Plazaola. Gipuzkoako kanporaketa Alegiako Kultur Etxean jokatuko da, 15:00etan hasita.