Eibarko hirigintzaz jardungo dute gaur arratsaldean, jeltzaleen Hirigintza Foroan

Eibarko hirigintzaz jardungo dute gaur arratsaldean, jeltzaleen Hirigintza Foroan
2018/03/01 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:30ean, Eibarko hirigintzaren garapena aztertu eta horren inguruko hausnarketa egiteko Hirigintza Foroa hartuko du Portaleko areto nagusiak. EAJ-PNV alderdiak antolatutako ekitaldian, Josu Mendicuterekin batera beste bi eibartarrek jardungo dute: Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politika sailburu ohiak eta Ignacio Alcalde, Metropoli Fundazioko Presidenteordeak. Sarrera librea izango da.