Eibarko Kirol Sarien XXII. edizioa hartuko du zapatuan Coliseo antzokiak

Eibarko Kirol Sarien XXII. edizioa hartuko du zapatuan Coliseo antzokiak
2016/12/29 eta kitto!
Etzi, zapatua, abenduaren 31n, ...eta kitto! astekariak antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien edizio berri batek bere hitzordua izango du
Eibarko kirol munduarekin. Hogeitabigarrena izango da oraingokoa. Coliseoan, eguerdiko 12.00etan hasiko den ekitaldian, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jasoko dute; modalitateei dagokienez, 24 sari banatuko dira eta, horiez gain, sustapen saria, euskarakoa eta ohiko sari berezia izango dira, 25 urte betetzeagatik Eibartarrak-i emango zaionarekin batera. Guztira, beraz, 28. Lerrootatik, eibartarroi ekitaldira joateko gonbitea egiteaz gain, parte hartu duten kirol talde guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak irabazleei! Eta baita gure herriko kirol-taldeei ere, urte guztian egiten duten lanarengatik.

Hona hemen aurtengo sarituak:
– Sari Berezia: Markel Alberdi
– Areto-foballa: Jose Julio Arregi
– Atletismoa: Jone de Castro
– Automobilismoa: Jesus Mª De la Fuente
– Errugbia: Aitor Elkoro
– Eskia: Arrate Zamakola
– Eskubaloia: Alejandro De Diego
– Foballa: Fran Garagarza
– Gimnasia Erritmikoa: Irati Yarza
– Golfa: Esteban Ipiña
– Herri Kirolak: Hodei Ezpeleta
– Hiru Txirlo: Bittor Rodriguez
– Igeriketa: Egoitz Blanco
– Judoa: Josu Olmos
– Mendia: Eskola-irteeretako arduradunak
– Pilota: Enrike Simon
– Saskibaloia: Mikel Ibarzabal
– Silbestrismoa: Mª Asun Nogues
– Squash: Josu Gallastegi
– Tenisa: Ruben Pinillos
– Tiro Olinpikoa: Iñaki Martin
– Triatloia: Roberto Gartzia
– Txirrindularitza: Victor Cordon
– Waterpoloa: Eneko eta Jon Treviño
– Wu-Shu: Sulei Samadi
– Sustapen Saria: AVIA
– 25 urte: Eibartarrak FT
– Euskera Saria: Igor Amorrosta

998 barru 998 barru