Eibarko memoria hurbilari buruzko mahai-ingurua alkate eta alkate-ohiekin

Eibarko memoria hurbilari buruzko mahai-ingurua alkate eta alkate-ohiekin
2016/05/17 eta kitto!
Gaur 19:00etan “Eibarko memoria hurbila” mahai-ingurua egingo da Untzagan, alkate eta alkate-ohiekin, atzoz geroztik Untzagan zabalik dagoen Memoriaren Plaza ekimen ibiltariari lotuta. Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta udalaren elkarlanari esker ailegatu zaigun erakusketa hilaren 22ra arte egongo da zabalik, astegunetan 09:00etatik 20:00etara (15:00etatik 16:00etara izan ezik). Asteburuan, berriz, 10:00etan zabalduko dute. Bihar, bestalde, Jesus Gutierrez historiagileak Eibarko memoria historikoari buruzko hitzaldia emango du, 19:00etan hasita.