Alejandro Telleria “Alkate Txikixaren” bizitza biltzen duen dokumentala ikusgai ipini du Ego Ibarrak

Alejandro Telleria “Alkate Txikixaren” bizitza biltzen duen dokumentala ikusgai ipini du Ego Ibarrak
ETA KITTO 2020, Urr 02

Ego Ibarra batzordeak Alejandro Telleria “Alkate Txikixa” (1876-1939) dokumentala ipini du ikusgai bere webgunean. 13 minutuko iraupena duen dokumentalak eta 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zuen alkatearen bizitza laburbiltzen du. Ego Ibarra batzordeak eta Badihardugu elkarteak zuzendutako lanak lekukotasun interesgarriak biltzen ditu: Adela Telleria “Alkate Txikia”ren loibaren berbak jasotzeaz gain, Candido Eguren eta Jose Kareagaren oroitzapenak ere jasotzen ditu. Horrez gain, hainbat artxibotako iturri dokumentalak bildu dituzte (Eibarko Udal Artxiboa, A Coruñako Archivo Intermedio Militar del Noroeste, Burgosko Diputazioa, Divino Vallés Ospitalea, Espetxeetako Idazkaritza Nagusia…), filmoteketako irudiak (Kataluniako Filmoteka, Euskadikoa…) eta hemeroteka-iturriak. Fran Lasuen eibartarrak ipini dio ahotsa. Aurreko astean aurkeztu zuten dokumentala, Coliseo antzokian Alejandro Telleria omentzeko ekitaldian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »