Alfredo Elorza botikariak Ohorezko Elkargokide saria jaso du

Alfredo Elorza botikariak Ohorezko Elkargokide saria jaso du
2015/09/28 00:00
eta kitto!

Alfredo Elorza eibartarrak Gipuzkoako botikarien errekonozimendua jaso zuen aurreko zapatuan Donostian, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak urtero egiten duen jaian: Elorzak "2015eko Ohorezko Elkargokide" saria jaso zuen Angel Garai elkarteko presidentearen eskutik. Elorzarekin batera, ekitaldi berean Gipuzkoako beste sei botikari saritu zituzten: Mª Pilar Ruiz, Gloria Agirre, Mercedes Guallar, Mª Pía Sarasola, Carmen Elizondo eta Reyes Navarro.
Sariarekin farmaziari eskainitako urteetako beharra eskertu eta aitortu nahi izan diote Elorzari. Nafarroko Unibertsitatean Farmazian Lizentziatua eta Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean teknika ortopedikoan titulatua, omenduak 1971. urteaz geroztik Juan Gisasola kaleko Elorza Olabegoia farmazian dihardu.