Etxeberriaren diseinuak Madrid Fashion Week-eko pasarelan

Etxeberriaren diseinuak Madrid Fashion Week-eko pasarelan
2013/02/21 eta kitto!

Roberto López Etxeberria diseinatzaile eibartarrak gaur (eguena, hilak 21) erakutsiko ditu bere bilduma berria osatzen duten jantziak, 16.00etan, egunotan martxan dagoen Madrid Fashion Week moda topaketan. Aurten, gainera, sail ofizialeko diseinatzaileekin batera jardungo du eibartarrak, aurreko edizioetan gazteendako sailean arrakasta handia lortu eta gero.