Iaz hil zen Javier Gorosabel Urkiaren biografia Ego Ibarraren "Eibartarrak" atalean

Iaz hil zen Javier Gorosabel Urkiaren biografia Ego Ibarraren "Eibartarrak" atalean
2016/04/21 eta kitto!
Javier Gorosabel Urkia (1969-2015) Eibarko astrofisikariaren biografia Ego Ibarraren webguneko “Eibartarrak” atalean irakur daiteke haren heriotzaren urteurrenean.

Zientzialari-ibilbide paregabea egin zuen Gorosabelek: gamma izpien eztanda kosmikoen fisikan azken 15 urteotan eibartarrak egindako ekarpenak funtsezkotzat hartzen ditu nazioarteko astronomia-komunitateak.